Altzoko ‘Aundiya’.
Espainiako Zinema Akademiak ez du
Handia filma hautatu Oscar sarietarako. Hiru ziren hautagaiak, eta tartean zegoen Jon Garaño donostiarrak eta Aitor Arregik zuzenduriko lana. Duela hiru urte ere, Garañok zuzenduriko
Loreak filma ez zuten hautatu Oscarretarako.
Akademiak bi fasetan egin du aukeraketa. Iazko urriaren 1etik aurtengo irailaren 30era bitarte estreinaturiko 43 lan aurkeztu zituzten. Horietatik hiru hautatu zituzten, eta gaur eman dute hautagaiaren berri. Azkenik, Javier Fesserren
Campeones aukeratu dute. Asghar Farhadi zuzendariaren
Todos lo saben filma zen beste hautagaia.
Oscarretan lehiatuko ez den arren, Altzoko Handiaren bizitzan oinarrituriko filmak sari ugari jaso ditu. Tartean dira,
otsailean eskuratu zituen hamar Goya sariak.