Artisautza azoka jarri dute Frantzia Pasealekuan
Euskal jaietako egitarauaren barnean, artisautza azoka bisita daiteke Frantzia pasealekuan. Igandera arte egongo da zabalik azoka, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Postuetan topa daitezke denetariko produktu bereziak: xaboi naturalak, bitxiak, larrua, zeta margotua, tindaketa naturala, txotxongikoak, zurezko jostailuak eta koadernaketa, besteak beste.