Beñat Gaztelumendi, txapelketako Amurrioko saioan. (Argazkia: bertsozale.eus)
Bertso saio ederraz gozatzeko aukera egongo da gaur, ostirala, 22:00etan, Trinitate plazan, euskal jaietako egitarauaren barnean. Hauek izango dira bertsolariak: Alaia Martin, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Iker Zubeldia. Gai jartzaile lanetan, berriz, Unai Elizasu altzatarra ariko da.