Izen handiko aktore eta zuzendariak etorriko dira Zinemaldira
66. Donostiako Zinemaldiak izen handiko aktore eta zuzendariak izango ditu. Judi Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreeda Donostia Sariekin batera, beste hainbatek bisitatuko dute hiria.
Besteak beste, Juliette Binoche, Laetitia Casta, Timothee Chalamet, Ricardo Darin, Lily-Rose Depp, Ryan Gosling, Claire Foy, Mercedes Moran, Robert Pattinson eta John C. Reilly. Aipaturikoa filmak aurkeztera etorriko dira. Era berean, zinemagintzaren zuzendari garrantzitsuenetako batzuk izango dira Zinemaldian beraien filmak Perlak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetan aurkezteko: Jacques Audiard, Alfonso Cuaron, Bruno Dumont, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Nadine Labaki eta Felix Van Groeningen.
Alexander Payne zuzendari eta gidoilari estatubatuarra izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren presidentea. Berarekin batera osatuko dute epaimahaia Nahuel Perez Biscayart eta Rossy de Palma aktoreek, Francesca Cima eta Agnes Johansen ekoizleek, Bet Rourich argazki zuzendariak eta baieztatzeke dagoen zazpigarren kide batek.