Fernanda Franca Da Silva jokalaria, Lublinen. (Argazkia: Bera Bera)
Txapeldunen Ligan sartzea zuen helburu Bera Bera eskubaloi taldeak. Ordea, Lublinen (Alemania) jokaturiko atarikoan galdu egin zuten Bietigheim alemaniarren kontra 33 eta 27. Imanol Alvarezek gidaturiko taldeak maila ona eman zuen lehen zatian, baina bigarrenean hautagaiek kanporaketa erabakita utzi zuten.
Lau talde aritu ziren lehian Lublingo kanporaketan, eta bigarren neurketa bat jokatu zuen atzo Donostiako taldeak Italiako Jomi Salernoren aurka.
EHF Kopako Q3 kanporaketa jokatzeko txartela zuten jokoan, eta Bera Berak aise menderatu zuen talde italiarra 40 eta 20. Horrela,ez dute urrian Q2 kanporaketa jokatu beharko; hori gainditzea lortu dute. Azaroan izango dute hurrengo kanporaketa.