Emakumea eta kirolaren inguruko mahai-ingurua egingo dute, goi mailako gonbidatuekin
Mahai-inguru bat antolatu dute, San Telmo Museoan: Emakumeak eta kirola. Eta klima aldaketa?. Goi mailako kirolariak ariko dira hizlari gisa: Naroa Agirre pertika jauzilari olinpikoa, Ainhoa Murua triatloilari olinpikoa, eta Leire Olaberria txirrindulari olinpikoa.
Irailaren 19an izango da hitzaldia, 19:00etan.
Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak elkarlanean antolatu dute hitzordua.