Jendaurrean aurkeztuko dituzte alzheimerra dutenentzat egindako saio bereziak
Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako estimulazio-kognitibozko ariketa da Invisible Beauty (Edertasun ikusezina). Oreka eta musikalitatearen inguruan eraikitako jarduera da, dantza garaikidearen bidez. Iker Arrue dantzari donostiarrak abiatu zuen proiektua 2013an, AFAGI-ko adituekin batera. Orain emanaldi berezi bat prestatu dute, jendaurrean ezagutarazteko gaixoekin egiten duten lana. Gaiaren inguruan elkarrizketa egin genion dantzari donostiarrari joan den ostiraleko astekarirako.
Asteazkenean izango da emanaldia, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez gonbidapenak lortu beharra dago.