Realak etxetik kanpo irabaziz hasi du liga txapelketa
Punteria faltarik ez dute izan Realeko neskek ligako lehen neurketan. Txuri-urdinek etxetik kanpo hasi zuten txapelketa, Granadillaren kontra, eta ate aurrean erabateko eraginkortasuna erakutsiz, markagailua hiru aldiz aldarazi zuten Realeko neskek. Partidaren azken herena, ordea, gehiago zaildu zitzaien donostiarrei, Tenerifekoek bitan lortu baitzuten gol diferentzia murriztea. Zorionez, amaierako txistuak bi eta hirukoarekin utzi zuen markagailua, Gonzalo Arconadaren taldeari hiru puntuak emanez.
Eskubaloian, aldiz, Bera Berak ezin izan zuen Txapeldunen ligarako sailkatzea lortu, Lublinen Bietigheimen aurka jokatutako atarikoan galdu egin zuelako. Atzo, ordea, EHF txapelketako kanporaketa jokatu zuten donostiarrek, Jomi Salerno talde italiarraren aurka, eta garaipen eroso batekin hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortu zuten.
FUTBOLA
Emakumeen lehen maila, 1. jardunaldia
- Granadilla 2 – 3 Reala
- Bietigheim 33 – 27 Bera Bera
- Bera Bera 40 – 20 Jomi Salerno
Erlazionatutako edukiaBera Berak ez du Txapeldunen Liga jokatuko