Parte Zaharreko gaztetxearen aste honetako egitaraua.
Parte Zaharreko gaztetxeak bigarren astea egingo du, duela bi igande, auzoko gazteek Kaialde ikastola zaharra okupatu zutenetik. Aste osorako jarduerak antolatu dituzte eta herritarrei gaztetxea nahi eran erabiltzeko gonbidapena luzatu diete. Era berean, hiriko norbanako, talde eta eragileek bilerak eta jarduerak eraikinean bertan egiteko aukera zabaldu dute.
Gaur, 19:00etan egingo dute lehen jarduera, Iruñeako Maravillas gaztetxearen aurkezpena, hain zuzen. Bihar, asteartea,
Francoren aurkako atentatuak, 70 urte hitzaldia eta
Donostiako Komuna erakusketa egingo dituzte 19:00etan, CNTk antolatuta.
Asteazkenean, hilak 12, Santutxuko Karmela espazioaren aurkezpena egingo dute eta ostegunean,
PotemKin Zinema pelikula proiektatu eta zine foruma egingo dute Komite Internazionalistek antolatuta. Larunbatean, joskintza tailerra egingo dute goizean eta iluntzean, poesia eta musika emanaldia egingo dute. Goizero, auzolana egingo dute, 10.00etan hasita.
Era berean, Parte Zaharreko gaztetxeko kideek sare sozialetan azaldu dutenez, Eneko Goia alkateari eta Donostiako udalari zuzendutako “premiazko elkarrizketa mahaia osatzeko eskaera” erregistratu dute gaur goizean.