‘Zer metro?’ dokumentalaren aurkezpena, Koldo Mitxelenan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Bihar, irailak 11,
Zer Metro? dokumentala proiektatuko dute Groseko Marruma elkartean (kale Berria, 12). Emanaldia 19:00etan izango da eta ondoren, solasaldia egingo dute, Satorralaiako kide eta Groseko bizilagun diren Arantxa Iribar eta Nekane Maritxalarrekin.
Xabier Abalde da
Zer metro? dokumentalaren egilea eta bertan, Topoaren igarobidea auzitan jartzen duten gizarteko hainbat pertsona ezagunen testigantzak jaso ditu. Horien artean, Gorka Otxoa, Ander Gortazar, Ramon Agirre, Julio Villar, Patri Espinar, Carlos Garcia Cañibano, Kattalin Miner, Olatz Salvador, Sara Cozar eta Harkaitz Cano daude, besteak beste.