30. Lilatoiaren data aurkeztu dute
Donostiako emakumeek 30. aldiz korrituko dute Lilatoia 2019an, eta lasterketaren antolatzaileek gaur jakinarazi dute zein izango den bere data. Hain zuzen, emakumeentzako hiriko lasterketa nagusia martxoaren 10ean egingo dute, eta urteurrena dela eta Lilatoi berezia izango dela aurreratu dute antolakuntzatik.
Probarako izen-emateak abenduan irekiko dituzte.