Donosti Ereski Kultur Elkarteak deia zabaldu du, ahots berriak gerturatzeko. “Abestea gustoko baduzu, eskaintza zabala topatuko duzu: ahots nahasien abesbatza, gizonen talde gregorianista, eta emakumeen talde gregorianista. Grosen entseatzen dute abesbatzako lagunek, Karkizano kalean duten egoitzan. Informazio gehiago nahi duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 639 61 89 38.
1971an jaio zen Ereski abesbatza, Juan Urteagaren zuzendaritzapean.
Elkartearen inguruko erreportaje zabala argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAk, joan den abenduan.