Donostiako errepresaliatuak omenduko dituzte ostegunean
Urtero egiten duten moduan bihar osteguna, hilak 13, frankistek Donostian eraildako eta desagerrarazitako herritarrei omenaldia egingo die Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak. Goikoa Jauregiaren aurrean dagoen oroigarrian elkartuko dira, 19:30ean.
1936ko irailaren 13an Errepublikaren kontra matxinatutako armada Donostian sartu zen. Elkarteak dituen datuen arabera, ia 400 pertsola erail edo desagerrarazi zituzten. Goikoa Jauregi aurreko oroigarrian daude errepresaliatuen izen-abizenak, eta bertan egingo dute lore eskaintza.
Egia, Justizia, Errekonozimendua eta Erreparazioa aldarrikatuko du elkarteak. Izan ere, Espainiako Gobernuak eskubide horiek ukatzen dizkietela salatu dute, eta Argenitinako justiziarengana eta Nazio Batuen Erakundearenga jo behar izan dute.
Elkartean biktimen senideek testigantza ugari dituzte, eta horietako hiru jaso ditu IRUTXULOKO HITZAk. Ostiraleko astekarian irakurri ahal izango dira.