San Bartolome komentuaren horma babestuak bota dituzte
Udal gobernuak Muinoaren Babeserako Elkarteak aurkeztutako helegitea gutxietsi eta San Bartolome komentuaren hormak botatzeko baimena eman dio bertan lau izarreko hotel bat eraiki nahi duen enpresari. Atzo bota zituzten XIX. mendeko tenpluaren paretak, eraikinaren aurrealdea soilik mantenduz.
Obra-baimenak komentuaren hormak errespetatzea beharrezkotzat jotzen zuen, eta urtarrilean, eraisketa lanak egiten ari den enpresak bere hormetako bat bota zuenean, obra etetea erabaki zuen Donostiako Udalak. Udal gobernuak, ordea, komentuaren eraiste lanekin aurrera egiteko baimena eman zion abuztuan Amudesa enpresari, ondoren hormak berreraikitzeko baldintzarekin.
Hiri ondarearen babeserako Ancora elkarteak San Bartolome komentuarekin gertatutakoa “lotsagarria” izan dela adierazi, eta eraisketa ilegala izan dela eta udalak “ez ikusiarena” egin duela salatu du.