Loiolako Erriberako jaien hasierako ekitaldia, iaz. (Argazkia: Loiolako Erriberako Jai Batzordea)
Bihar, arratsaldeko 19:00etan botako dute Loiolako Erriberako jaiei hasiera emango dien txupina Bartzelona hiribideko agertokian. Urte berezia da Erriberako auzotarrentzat, izan ere, hamar urte beteko dira, auzoko festak lehenengoz ospatu zituztenetik. Pregoia ere, berezia izango da, Handia pelikulako lan taldeak irakurriko du eta.
Jarduera ugari prestatu dituzte aurten, horien artean, VIII. Pintxo lehiaketa, III. Argazki lehiaketa eta II. Riberas Txef, haur eta gazteentzako pintxo lehiaketa. Musikak paper garrantzitsua izango du jaietan, eta igandean, 12:00etan, lehen aldiz, batukada batek girotuko ditu auzoko kaleak. Igande arratsaldean, aldiz, festei amaiera emateko, urtero moduan, mariachiak egongo dira; aurten, Los Txamukos taldeak egingo du kontzertua.
LOIOLAKO ERRIBERAKO JAIAK 2018:
Ostirala, irailak 14
- 19:00 Txupinazoa, zezentxoak eta kalejira.
- 21:00 Piknika Howdyrekin Giuseppe Verdi plazan. Gaia: Bakeroak.
- 21:00 – 00:00 Kontzertua: Helter Skerter The Beatles Show. Maria Zambrano plazan.
Larunbata, irailak 15
- 9:30 Donostiako Udal Txistulari Bandaren diana auzoan zehar.
- 11:00 – 13:30 Haur eta gazteentzako jolasak (16 urte arte) Gabriel Maria Laffite plazan (euria egingo balu, Giuseppe Verdi plazako arkupeetan).
- 13:30 Zezentxoak Gabriel Maria Laffite plazan.
- 16:30 III. Xake txapelketa Bartzelona 34 hiribideko arkupeetan (12-16 urte azpiko katogoriak).
- 17:00 – 20:00 12 urtetik gorakoentzat jolasak Soccer-eko zelaietan.
- 17:00 VIII. Mus txapelketa Maria Zambrano plazan.
- 17:30 Zubiberri elkarte gastronomikoa. Ate irekiak aperitiboarekin Paloma Miranda plazan.
- 18:00 Haur antzerkia: Burutik jota. Trokolo Teatroaren eskutik, Bartzelona hiribideko agertokian.
- 19:00 Dantza tailerrak eta emanaldiak Bartzelona hiribideko agertokian.
- 20:30 Sahieski jatea. Bartzelona hiribideko agertoki parean.
- 21:30 – 01:00 Berbena DJ Coolekin Bartzelona hiribideko agertokian.
- 23:00 Zezen suzkoa Paloma Miranda plazan.
Igandea, irailak 16
- 11:00 ‘Gurpin gainean gozatu’, Patin Eskolaren jarduera. Bartzelona hiribidean.
- 12:00 Meza IESU parrokian, parrokiako koroarekin.
- 12:00 Batukada auzoko kaleetan zehar.
- 12:15 VIII. Patata tortila lehiaketa Giuseppe Verdi plazan.
- 13:00 II. Riberas Txef, haur eta gazteentzat pintxo lehiaketa Giuseppe Verdi plazan.
- 14:30 Paella jatea Alkain plazan.
- 16:00 – 18:00 puzgarriak Gabriel Maria Laffite plazan.
- 17:00 Apar festa Gabriel Maria Laffite plazan.
- 18:30 Sari banaketa, Bartzelona hiribideko agertokian.
- 19:00 Txokolate edatea Maria Zambrano plazan.
- 19:00 Mariachiak Los Txamukos Maria Zambrano plazan.