Emakumeentzako paleta ikastaroa egingo dute Atano III.a pilotalekuan

Emakumea Pilotari programako paleta ikastaroko saio bat. (Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)
- Urriko bigarren hamabostaldian hasi eta ekaineko lehendabiziko hamabostaldian bukatuko da.
- Ikasturtean, 30 bat saio izango dira.
- Eguberrietan eta Aste Santuan ez da saiorik izango.
- Astean ordubeteko saio bat, Atano III.a pilotalekuan.
- Astelehenetan izango dira saioak, eta bi aukera egongo dira: 16:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.
- Ikastaroa antolatzeko gutxieneko ikasle kopurua 6 lagunekoa izango da eta, gehienez, 10ekoa.
- Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikari batek zuzenduko ditu saioak.
- Federazioak beharrezko materiala jarriko du, paletak eta pilotak (teniseko pilotak), besteak beste.
- 140 euro (ordainketa batean, edo bi zatitan ordaintzeko aukera egongo da).
- Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoian parte hartzeko aukera.
- Emakumea Pilotari Txartela: istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua eskaintzen ditu, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Era berean, GEPFk antolatzen dituen Emakumea Pilotari egitasmoko hainbat ekintzetan doako izen-ematea ahalbidetzen du, hala nola, Emakumea Pilotari Txapelketa Azkarra, ikastaro puntualak edo Emakume Pilotari Eguna.