Garazi Urrosolo: "Ezin dut nire bizitza imajinatu euskararik gabe"
Euskaraldiaren Donostiako hamaikakoan dago Garazi Urrosolo. Egiako euskara batzordeko kidea da, eta ‘ahobizi’ izatea erabaki du. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Donostiako Hamaikakoa erreferentziazko herritarrek eta egitasmoan murgilduta dauden euskaltzale aktiboek osatzen dute; zenbait auzo, genero, adin eta alorretako pertsonen talde anitza da. Euskaraldiaren enbaxadore izango dira.
Urrosolorekin batera, ondorengoek osatzen dute hamaikakoa: Miren Arrieta (aktorea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Josean Abecia (Altza Hadi batzordeko kidea), Mikel Irazusta (herritarra), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
IRUTXULOKO HITZAk hamaikakoko kideak elkarrizketatuko ditu Euskaraldia iritsi bitarte. Biharko astekarian Garazi Urrosolori egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte