‘Creando nubes’ antzezlaneko Aitor eta Laura.
Creando nubes antzezlana eskainiko dute gaur, ostirala, Egiako Carlos Aizpuru ileapaindegian (Karmengo Ama, 35). Sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Suspentsezko eta beldurrezko antzezlana da, xelebrea, orijinala eta sorpresaz jositakoa: Soinuak, irudiak, ezustekoak…
Aitor Nabarro eta Laura Suhai dira antzezlaneko protagonistak.