Eloy de la Iglesiaren ‘El diputado’ filmeko irudia.
Desira objektu iluna erakusketa bisita daiteke Tabakalerako Artegunea aretoan, azaroaren 4a arte. Pedro Usabiaga izan da erakusketaren komisarioa, eta Eloy de la Iglesia (1944-2006) zarauztarraren pelikulak ditu oinarri:?«Gure historiaren erradiografia zehatza egiten du. Zinema gutxik bezala bizi, maitatu eta egin zuela esan genezake. Maitatua eta gorrotatua izan zen», esan du Usabiagak sortzailearen inguruan.
De la Iglesiaren film guztiak batu dituzte, baita telebista eta antzerkirako egindako kolaborazioak ere, 150 bat argazkiren bidez, film bakoitzaren sinopsiarekin.