German Rodriguezen oroimenean jarritako pankarta bat. (Argazkia: San Fermines 78 gogoan)
Trantsizioaren 40. urteurrenaren harira, trantsizioaren, 78ko San Ferminen gertakarien eta ondorengo errepresio kasuen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Goldatu Elkarteak. Lehen zatia maiatzean egin zuten eta bigarrena, irailean egingo dute.
Datorren astelehenean, irailaren 17an,
Argazkiak lekuko erakusketa inauguratuko dute Okendo kultur etxean, Euskal Herrian 1978ko uztailean izandako gertaerei buruzko profesional eta amateurren argazkiak biltzen dituena.
Erakusketa ikusgai egongo da irailaren 22ra arte, honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:30 arte, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
Erakusketaz gain, honako bi mahai inguru antolatu dituzte:
Irailak 18, asteartea
TRANTSIZIOA ETA 78KO SAN FERMINAK IRUÑEAN
Hizlariak: Begoña Zabala eta Josu Txueka
Moderatzailea: Nerea Azurmendi
Non: Areto nagusia
Ordua: 19:00
Irailak 19, asteazkena
IRUÑEAKO SARRASKIAREN ONDORENGO GERTAERAK DONOSTIAN ETA ERRENTERIAN
Hizlariak: Elixabete Garmendia, Iñaki Albistur (Zapa), Joxe Iriarte (Bikila) eta Jose Miguel Barandiaran.
Non: Areto nagusia
Ordua: 19:00