Antigua Luberri BHI-ko ikasleek bat egin dute erraustegiaren aurkako manifestazio deialdiarekin. (Argazkia: Ernai)
Datorren ostegunean, irailaren 20an, erraustegiaren kontrako manifestazioa egingo dute Lasarte-Orian,
Utzi bizitzak kutsatzeari. Erraustegia gelditzera goaz! lelopean. Ernai gazte antolakundeak Euskal Herrian Bizi dinamikaren harira antolatu duen protesta 10:30etan hasiko da, Okendo plazan, eta “inguruko herrietan bizi diren ikasle zein gazteak” protestarekin bat egiteko deialdia luzatu dute, “proiektu txikitzaile honekiko aurkakotasuna” adierazteko.
Manifestazioa, erraustegiaren proiektuaren aurka eta irailaren 20 eta 21ean, Bilbon egingo duten mundu mailako Erraustegien Foroaren aurkako desadostasuna adierazteko egingo dutela adierazi dute gazte antolakundekoek.
Gonbidapena jarraituz, Antigua Luberri Bigarren Hezkuntzako institutuko ikasleek bat egin dute deialdiarekin.