'Gure Zirkua' Donostiara dator bira arraskatatsuari bukaera emateko
Saguesko zabalgunea hartuko du Gure Zirkuak urriaren 5etik 27ra bitarte. Hemezortzi emanaldi eskainiko dituzte, eta dagoeneko sarrerak salgai daude helbide honetan.
Uda honetan 18.000 pertsonak baino gehiago ikusi dute Gure Zirkua, eta bira arrakastatsuari Donostian emango diote bukaera. Amezketan abiatu zuten abentura ekainaren 28an, eta ordutik Euskal Herriko haibat herritara erama dute Gure Zirkuaren karpa. “Orain, bira arrakastatsua amaitu aurretik, Euskal Herriko hiriburuetako batean ariko da zirkua: Donostian”, adierazi dute.
Hona hemen Saguesko zabalguneko egitaraua:
- Urriak 5, ostirala, 19:00tan.
- Urriak 6, larunbata, 17:00tan eta 19:30ean.
- Urriak 7, igandea, 17:00tan eta 19:30ean.
- Urriak 12, ostirala, 19:00tan.
- Urriak 13, larunbata, 17:00tan eta 19:30ean.
- Urriak 14, igandea, 17:00tan eta 19:30ean.
- Urriak 19, ostirala, 19:00tan.
- Urriak 20, larunbata, 17:00tan eta 19:30ean.
- Urriak 21, igandea, 17:00tan eta 19:30ean.
- Urriak 26, ostirala, 19:00tan.
- Urriak 27, larunbata, 17:00tan eta 19:30ean.