Golak egiteko duen erraztasuna agerian jarri du Realak Malagaren kontra
Ligako bidea ezin hobeto abiatu du Realak. Aurreko astean Granadillaren aurka lorturiko garaipenaren ostean, Arconadaren neskek Tenerifen erakutsitako joko ona praktikan jarri zuten Zubietan, Malagaren kontrako neurketan. Nahikariren bi golek eta Soldevilarenak garaipena eman zioten talde donostiarrari, denboraldi honetako Realak golak egiteko zailtasunik ez duela agerian utziz. Gizonen taldeak, aldiz, ezin izan zuen punturik gorde Anoetaren estreinaldiaren eta Imanol Agirretxeren omenaldiaren egunean.
Eskubaloia eta izotz hockeyari dagokienez, Bera Berak eta Txuri Urdinek garaipenarekin abiatu zituzten ere euren ligak, iaz lorturiko tituluak denboraldi hasieratik defendatzeko asmoz.
FUTBOLA
Emakumeen lehen maila, 2. jardunaldia
- Reala 3 – 0 Malaga
- Reala 1 – 2 Bartzelona
- Bera Bera 31 – 13 Morvedre
- Txuri Urdin 4 – 2 Puigcerda