FICA festibala egingo dute Donostian, mundu mailako lehen atletismo film jaialdia
Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak, Irungoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak FICA Nazioarteko Atletismo Film Festibala sortu dute, mundu mailako lehen atletismo film jaialdia. Egitasmoak atletismoaren kultura sustatzea du helburu, kirola eta zinema oinarritzat hartuta.
Festibalak bi sail izango ditu. Ofizialean, atletismoaren kultura sustatzeko hautatutako filmak proiektatuko dira, eta lehiaketa sailean, herritarrek bidalitako filmak, film laburrak eta dokumentalak izango dira nagusi. Bertan parte hartu nahi dutenek irailaren 23ra bitarte aurkeztu ahal izango dituzte euren proiektuak, MoviBeta, Festhome, Reelport eta Filmfreeway plataformen bitartez.
Festibala azaroaren 6tik 10era bitarte ospatuko da, Antzoki Zaharrean eta Irunen, eta bere aurkezpen ofiziala irailaren 26an egingo dute, Madrilen. Antolatzaileek festibalaren aurkezpen bideoa egin dute ere:
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea