San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival izenpean aurkeztu dute gaur
10. Zinemaldi Alternatiboa, jaialdiaren kartelarekin batera. Bere antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, “urteroko ohiturari jarraituz kartel ofiziala gure betaurrekoekin nola ikusten dugun erakutsi nahi izan dugu”.
Aurtengo jaialdiak okupazioa eta errefuxiatuak izango ditu hizpide. Irailaren 28an, 29an eta urriaren 28an egingo den
jaialdiaren egitaraua aurreko astean eman zuten ezagutzera.