Dantzaguneko dantzariak dendako erakusleihoan. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Eva Villar artista eta diseinatzaile donostiarrak
Exposicion x cese izeneko performancea estreinatu zuen atzo Casa Susperregi lentzeria denda historikoaren itxieran. Bere helburua Donostiako erdigunean ematen ari den transformazio prozesua ikusarazi eta betiko komertzio txikien garrantzia aldarrikatzea da.
Arrasateko kaleko dendan, Dantzaguneko Leire Otamendi eta Myriam Perez dantzarien kolaborazioarekin kontatu zuen Villarrek, lokal barruan zegoen argazki analogikoen erakusketarekin batera.
IRUTXULOKO HITZA artistarekin bildu da, bere obraren zergatia aztertu eta saltoki handien areagotzeak hirian eragiten duen transformazio prozesuari buruz hitz egiteko. Gaiaren inguruan egindako erreportajea ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.