Itzurun konpartsak 3.000 euro baino gehiago bildu ditu Aspanogi elkartearentzat
Ekimen erraldoia egitasmoaren bidez lortu du elkarteari laguntza ematea: 3.284,49 euro. Iñigo Garcia Garvi-k aurtengo Aste Nagusirako diseinatutako kamiseten salmentarekin bildu du dirua erraldoi eta buruhandien konpartsak; guztira 792 kamiseta saldu dituzte. Seigarren aldiz egin dute elkartasunezko kanpaina, eta aurtengo helburua izan da Aspanogi elkartea laguntzea bere 20. urtemugan. Minbizia duten haurren eta euren familien bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du Aspanogik.