Laulad Ahmed Saleh eta Koldo Almandoz, Antiguan. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Irailaren 25ean estreinatuko da
Oreina filma Donostiako Zinemaldian.
Koldo Almandoz zinema zuzendari donostiarraren lehen fikziozko lana da. Aldi berean,
Laulad Ahmed Saleh sahararraren estreinako aktore lana da. Biak elkartu ditu IRUTXULOKO HITZAk.
“Erabaki nuen zinema esperimentala alboan utzi eta erronka berri bati eustea”, dio Almandozek. Zinema esperimentalean bi hamarkada luze aritu ondoren, bere lehen film konbentzionala aurkeztuko du Zuzendari Berriak sailean. “Ingurukoei eta jendeari filma zer iruditzen zaien jakiteko gogoa dut”, adierazi du Ahmedek. Aurreneko esperientzia du zineman, eta irrikan dago bere lana erakusteko.
Hirien periferietako bizitza jasotzen du filmak. Joan-etorrian dabiltzan pertsona batzuen istorioa kontatzen du. Horietako bat da Khalil gaztea, eta Lauladek jokatzen du bere rola. Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elias eta Erika Olaizola aktoreek osatzen dute lan taldea.
Biharko astekarian zuzendariari eta aktoreari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.