Auzotarrek iaz Arbaizenea basoan egindako ibilaldia. (Argazkia: Lide Ferreira)
Morlansko bizilagunek
Arbaizenea basoko ubideak ezagutzeko ibilaldia egingo dute larunbatean, 11:00etan, Leire plazatik abiatuta.
Miren Urkijo antropologoaren azalpenekin batera egingo dute paseoa, Donostiako 1813ko sutea itzaltzeko erabili ziren ubideek ezkutatzen duten historia gertutik ezagutu ahal izateko.
Gainera,
Morlanstarrak auzo elkarteak antolaturiko egitasmo honen gosegarria izan zuten atzo auzoan. Hain zuzen, Urkijok 30 egile baino gehiago izan dituen Ura materia gisa liburua aurkeztu zuen arratsaldean auzo elkartean, Arbaizenea basoko ubideei buruzko hitzaldian.
Eurena kontsideratzen duten basoa ezagutzera eman eta aintzat hartzeko helburuarekin urtero ibilaldia bat antolatzen dute auzotarrek Arbaizenean barrena. Hirugarren urtez egingo dute aurten, honakoan gai gisa ubideak hartu dituztelarik.
Arbaizenearen lursaila Albako kondeak udalari eman ziola azaldu dute Morlanstarrak elkarteko kideek, baina geroztik udal ordezkariek basoa txukuntzeko inolako esfortzurik egin ez dutela salatzen dute. Horregatik, auzoan duten «altxorra» baloratu eta babesteko asmoz, Morlansko bizilagunak beste urtebetez igoko dira bertara.