Realak liga tituluaren defentsa abiatuko du igandean
Realaren hockey taldeak iazko denboraldian lortutako liga tituluaren defentsa hasiko du igandean, txapelketako lehen jardunaldian. Taburienteren aurka izango da, Kanarietan, eta bertan aurreko denboraldiko play-offetan erakutsitako maila ona errepikatzen saiatuko dira donostiarrak.
Futbolean, emakume eta gizonen taldeek etxetik kanpo jokatuko dute ere, Logroño eta Huescaren aurka, hurrenez hurren. Eskubaloian, berriz, Bera Bera iazko ligan bere aurkari zuzena izandako Atletiko Guardesen kontra neurtuko da larunbatean.
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Taburiente – 1 Reala (Igandea, 12:30)
- Logroño – Reala (Igandea, 13:00)
- Huesca – Reala (Ostirala, 21:00)
- Atletiko Guardes – Bera Bera (Larunbata, 18:30)