'Zurriolako Butaka' saioaren lehen atala
66. Donostiako Zinemaldiarekin batera abiatu da Zurriolako Butaka telebista saioa, Anabel Arraizak gidatuta. Lehen atalean, Amaia Remirez Another day of life filmearen gidoilaria eta ekoizlea elkarrizketatu dute. Agus Barandiaran musikariarekin, berriz, Basque Selfie filmaz aritu dira. Bestalde, programa osatu dute Ramon Agirre aktore donostiarrari IRUTXULOKO HITZAk egindako elkarrizketak, Urtzi Urkizuren Izar(r)en azpian umorezko atalak, Gaizka Izagirrek Another day of life filmaz egindako kritikak eta Danny DeVito aktorearen soslaiak.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.