'Zurriolako Butaka' saioaren bigarren atala
Zurriolako Butaka euskarazko zinema saioaren bigarren atalak hainbat gonbidatu izan ditu. Juanmi Gutierrez zinemagile donostiarrak Baules dokumentala aurkeztu du, eta Oier Arantzabalek Margolaria dokumentala. Bestalde, programa ondorengo atalek osatu dute: Urtzi Urkizuren Izar(r)en azpian umorezko atala, Maddi Barber zinema zuzendariari egindako elkarrizketa, Gaizka Izagirrek Basque Selfie filmaz egindako kritika eta Zigor Etxebeste Zinea atariko kritikariaren gomendioak.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.