Gune Autogestionatuen Udaleku Ibiltariak egingo dituzte urrian
Urriaren 11tik 14ra Donostiako Gune Autogestionatuen Udaleku Ibiltariak egingo dituzte. “Hartu bizikleta, lo zakua eta animatu Txantxarreka gaztetxetik abiatuko den martxara”, adierazi dute antolatzaileek. Burujabetzarekin loturiko hainbat tailer antolatu dituzte eta aurki emango dute horien berri. Bideo bat aurkeztu dute aurrerapen gisara, eta bertan xehetasun batzuk aurreratu dituzte.
Urriaren 6a baino lehen eman behar da izena posta elektroniko honen bidez: autogestiorantz@piperrak.cc