Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Asteko Gazteen Epaimahaian parte hartzeko epea zabalik da
Gazteriako webgunean eman ahalko dute izena, gaurtik urriaren 12a bitartean.
Aukeratuak diren 150 gazteak Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 26an, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko, hiru orduko iraupena izango du saioan.
Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta emaitzaren arabera erabakiko da nork irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.
18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta aurreko urteetan gertatu bezala, 150 gaztek baino gehiagok izena emanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 26ko emanaldira etorriko direla konfirmatu beharko dute, izena eman duten webgune berean; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.
Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 29 Beldurrezko eta Fantasiazko Astean, Victoria Eugenia antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu, katalogo ofiziala eta “2000 maniacos” fanzine berezia.
Honako hauek dira ezarritako epeak:
Gazte Epaimahaia eratuko dute hamairugarren urtez Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. 150 pertsonek osaturiko taldea izango da epaimahaia, eta film laburren irabazlea aukeratu eta 29. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emateko ardura izango du.
Gazteen Epaimahaian parte hartzeko interesa duten gazteek, Donostiako Udaleko
- Izen emate epea: 2018ko irailaren 24tik urriaren 12a bitartean. (biak barne).
- Zozketa eguna: 2018ko urriaren 16a.
- Hautatuak izan diren pertsonen konfirmazio epe muga: 2018ko urriaren 22a.
- Emanaldiaren eguna: Urriaren 26a, 16:00etatik aurrera, Antzoki Zaharrean.