
Genozidioaren Biktimen Elkarteak hitzaldi sorta antolatu du datorren asterako. Urriaren 2tik 4rako genozidioari buruz ariko dira Groseko Okendo kultur etxean. Saio guztiak 19:30etik aurrera izango dira. Besteak beste, torturari buruz ariko dira eta Pako Etxeberria forentseak parte hartuko du. Hemen duzue egitaraua.
- Urriak 2, asteartea. Sarraskia eta inpunitatea hitzaldia. Hizlariak: Martxoak 3 kolektiboko Nerea Martinez eta Andoni Txasko. Moderatzailea: Gotzon Garmendia.
- Urriak 3, asteazkena. Golpismoaren arrastoak Nafarroan hitzaldia. Hizlariak: ZER kolektiboko Jose Ramon Urtasun eta Clemend Bernard. Moderatzailea: Gotzon Garmendia.
- Urriak 4, osteguna. Tortura eta behartutako desagertuak Donostian eta Euskal Herrian hitzaldia. Hizlariak: Iñaki Muñagorri eta Pako Etxeberria. Moderatzailea: Gotzon Garmendia.