Logroñon lorturiko berdinketarekin sailkapeneko bigarren postuari eutsi dio Realak
Aldapan gora jarri zitzaion partidari buelta ematea lortu zuen atzo Realak Logroñon, norgehiagokaren azken minutuetan egindako bi golekin berdinketa lortuz. Emaitza horrek liga sailkapeneko bigarren postuan kokatu du talde donostiarra, lehenengo hiru jardunaldietan oraindik neurketa bat galdu ez duelarik.
Realeko gizonei dagokienez, Huescaren aurka etxetik kanpo jokatutako partidan hiru puntuak lortu zituzten, bigarren zatiko azken minutuak kanporatuak izan ziren bi jokalari gabe egin bazituzten ere.
Hockeyan, berriz, Realeko neskek ezin izan zuten iaz irabazitako liga tituluaren defentsa ongi hasi, Taburientek garaipen sendoa lortu baitzuen donostiarren aurka.
Eskubaloian, azkenik, gauzak ez zitzaizkion askoz hobe joan Bera Berari, sailkapeneko lehen postua galdu egin baitzuen lehiaketan aurkari zuzena izango duen Atletico Guardesen kontrako porrotaren ostean.
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Taburiente 4 – 1 Reala
- Logroño 2 – 2 Reala
- Huesca 0 – 1 Reala
- Atletiko Guardes 28 – 24 Bera Bera