Zinemaldiko hautaketa batzordea parekidea izango da 2019an
Donostiako Zinemaldiko hautaketa batzordeak hamargarren kide bat izango du hurrengo urtean. Gaur egun, bederatzi kidek osatzen dute: bost gizon eta lau emakume. 2019tik aurrera, ordea, hamargarren kide bat izango du, eta emakumea izango da. Ruth Perez de Anucita Zinemaldiko komunikazio arduraduna izango da kide berria.
Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusioaren aldeko gutuna sinatu du Zinemaldiak. Hautaketa eta programazio batzordeetako kideen zerrenda zabalduko du Zinemaldiak, eta organo exekutikoak aldatzeko egutegi bat ezarriko du egungo agintaldia parekidetasuna lortzeko. Zuzendaritza batzordean gaur egun lau emakumek eta hiru gizonek parte hartzen dute.
Horrekin batera, hainbat konpromiso hartu eta berretsi dituzte. Generoaren arabera banatutako estatistikak konpilatzeko lanean ari dira: hautagai izan diren filmei buruzkoak, eta hautatutako zein programatutako filmei dagozkienak. Era berean, emakumeek zuzendutako proiektuen presentziari buruzko datu fidagarri eta egiazkoak biltzen ari dira.