'Zurriolako Butaka' saioaren hirugarren atala
Zurriolako Butaka euskarazko zinema saioaren hirugarren atalak hainbat gonbidatu izan ditu. Dantza filma izan da protagonista nagusia. Telmo Esnal zuzendaria elkarrizketatu du Anabel Arraizak eta Gari Otamendi dantzariaren bizipenak jaso ditu programak. Bestalde, Judi Dench Donostia Sariaren soslaia, Urtzi Urkizuren umorezko atala eta Gaizka Izagirre eta Amaia Garcia kritikarien gomendioak bildu ditu programak. Bukatzeko, Ander Makazaga kritikariarekin eta Urkizurekin solasaldia izan du Arraizak.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.