EMAK taldeak 2018an egindako egutegiaren irudi bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
EMAK, emakume kirolarien eta kirolzaleen taldeak, kirol munduko emakumeak ikusaraztea, emakume kirolariek pairatzen dituzten diskriminazioak salatzea, eta kirolaren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala aldarrikatzea ditu helburu nagusiak.
Urtean zehar, hainbat jarduera egiteaz gain,
bosgarren urtez, egutegia argitaratuko du, Donostiako Udalarekin batera eta 2019ko egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko, argazki lehiaketa egingo du EMAKek.
Egutegiaren helburua kirol ekintzetan emakumeen parte hartzea sustatzea izango da eta horretarako, ezaugarri hauek bete beharko dituzte argazkiek: Gipuzkoan urtean zehar egiten diren emakumeei zuzenduriko kirol ekintzak ezagutzera ematen dituzten argazkiak eta emakume kirolari eredugarriak ikusarazten dituzten irudiak izatea.
Argazki lehiaketa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta parte hartzaile bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du, aurretik argitaratu gabekoa.
Argazkiak bidaltzeko epea urriaren 26a, ostirala, izango da eta lanak Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo, 9) aurkeztu beharko dira.
Lehiaketaren inguruko informazioa Donostiako Emakumeen Etxean, 943 483 464 telefonoan edo
berdintasuna@donostia.eus helbide elektronikoan eskuratu daiteke.