Hiriko bost gunetako argiteria berrituko dute
Zorroaga gaina, Otxoki pasealekua, Konkorrenea kalea, Zuatzu enpresa parkea eta Igeldoko argiteriak berrituko ditu Donostiako Udalak. 149.362,23 euroko aurrekontua izango dute berritze lanek eta hiru hilabete epean egin beharko dituzte Loyola Norte eta SICE enpresek. Hiriko argiteria publikoa mantendu eta kontserbatzeko enpresa arduradunak dira.