Literatura Unibertsalaren inguruko informazioa osatuko dute Wikipedian
Itzultzaileen Nazioarteko Eguna izango da igandean, eta aitzakia horrekin, Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko editatoi bat antolatu du Donostia Kulturak, EIZIErekin elkarlanean. Irailaren 28an izango da, 11:00etatik 14:00etara, Haur Liburutegi Nagusian (Fermin Calbeton kalea, 25). “Literatur zalea baldin bazara eta Wikipedian editatzen baldin badakizu edo ikasteko gogoz bazaude, apuntatu ondo hitzordua!”, diote antolatzaileek.
Aurtengo erronka Literatura Unibertsala da, eta EIZIEren bilduman oinarrituta idatziko dituzte partaideek autoreei eta obrei buruzko artikuluak. Hain zuzen, asmo horrekin abiatu zen Idazlezainak, Donostiako liburuzain taldea; 2017an.
Komeni da norberak bere ordenagailua eramatea, eta aldez aurretik izena ematea, haurliburutegia@donostia.eus posta elektronikora idatziz.