"Niretzako euskara betetzen ari naizen ametsa da"
Euskaraldiak hiritar askok euskaraz hitz egiten hasteko dituzten beldurrak gainditzeko balioko duela dio Iñaki Salvadorrek. Musikaria hiriko hamaikakoaren parte da ‘belarriprest’ gisa. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Salvarorrekin batera, ondorengoek osatzen dute hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Miren Arrieta (Aktorea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Josean Abecia (Altza Hadi batzordeko kidea), Mikel Irazusta (herritarra), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Iñaki Salvadorri egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte