
Antiguako
Txantxarreka gaztetxeak bost urte bete ditu irailean, eta urteurrena ospatzeko festa egingo dute bere kideek larunbat honetan. Egun osorako egitaraua prestatu dute, adin guztietako auzotarrei zuzendua.
Goizean auzoko haurrak
Txantxaeskola ginkanan parte hartzera gonbidatuko dituzte, 10:00etan. Ondoren, 13:00etan, poteoa egingo dute Matia kalean, 14:30ean gaztetxean egingo duten bazkarira igo aurretik.
Arratsaldean, berriz, gazte eta
helduentzako jokoak egingo dituzte Parke Txikin, eta gauean, 20:00etan, DJ saioak izango dituzte gaztetxean,
DJ Lilith Selekta,
Dj Pari eta
DJ Gari eta Bozkoren emanaldiekin.
Bazkarirako txartelak Matia kaleko Platero eta Trikuharri tabernetan erosi daitezke, urteurrenerako egin duten kamisetarekin batera. Ekitaldia aurkezteko abesti bat egin dute ere: