'Zurriolako Butaka' saioaren laugarren atala
Zurriolako Butaka euskarazko zinema saioaren laugarren atalak hainbat gonbidatu izan ditu. Patxi Bisquert eta Laulad Ahmed Saleh Oreina filmeko aktoreak elkarrizketatu ditu Anabel Arraizak. Bestalde, Josu Martinezek Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala aurkeztu du, Ramon Agirreren ibilbideari errepasoa eman diote, Txusko Poyo Izaro filmaz aritu da, Urtzi Urkizuk Izar(r)en azpian umorezko atala eskaini du, Gaizka Izagirrek Oreina filmaren kritika egin du eta Mikel Yarza kritikariak bere gomendioak eman ditu.
Donostiako Zinemaldian euskal ekoizpenen jarraipena egiten du, besteak beste, Zurriolako Butaka saioak. Sei hedabideren arteko elkarlana da: Berria, Gaztezulo, Hamaika Telebista, Kanaldude, Zinea eta IRUTXULOKO HITZA.