III. Aspace Eguna egingo dute Goienetxen
Larunbat honetan, hilak 29, 3. Aspace Eguna egingo dute Goienetxeko egoitzan –Illarra bidea 2. zenbakia–. Goizeko 11etan hasiko da festa eta 18:00ak arte luzatuko da.
Goizean puzgarriak, ohe elastikoak, kirol egokituko erakustaldia, txakurren tailerra, makillaje tailerra, made in Aspace produktuen erakusketa eta salmenta eta photocall-a egingo dituzte. Irungo lagun talde batek pintxo modura salduko diren patata tortilak prestatuko dituzte.
Eguerdian bazkaria egingo dute eta 15:30ean produktuak zozkatuko dituzte. Goienetxen dantzan eta abestuz ikuskizuna izango da 16:00etan, eta festari bukaera emateko Aspace Eguneko Flashmob-a egingo dute.