'Connecting Talent' nazioarteko beka bat jaso ahal izango dute gazte donostiarrek
Otsailean aurkeztu zuten Connecting Talent Egonaldiak programa.
Hona hemen beka eskatzeko baldintzak:
Donostiako Udalak 25 Connecting Talent beka eskainiko dizkie lizentziatutako gazteei nazioarteko erreferentziako erakundeetara joateko. Sei hilabeteko egonaldia finantzatuko du Donostiako Sustapen sailak, hilean 1.400 euro emanda. Beka eskatzeko epea zabaldik dago, eta urriaren 26an bukatuko da.
“Gazte donostiarrei eurei eman nahi izan diegu aukera proiektu interesgarriren bat garatzeko enpresa edo erakundeak aurkitzeko”, azaldu du Ernesto Gasco alkateordeak.
- Diplomaturako, lizentziaturako edo goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak egin izatea.
- 2018ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete ez izatea.
- 2018ko urtarrilaren 1ean Donostian erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez, jarraian, edo hirian ikasi izatea.
- Atzerrian sei hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jaso ez izatea.
- Kasu guztietan ingeles maila altua izatea (C1), eta, beharrezkoa denean, baita helmuga gisa aukeratutako herrialdeko hizkuntzarena ere (agiriak gehienez lau urte izan behar ditu). Horretarako, ahozko eta idatzizko azterketa bat egingo da, eta haren bidez erabakiko da zer ezagutza dituen bekadun izateko hautagaiak.
- Praktikak egiteko aukeratutako enpresak edo erakundeak behar duen profilera egokitzea.