(Argazkia: Irutxuloko Hitza)
#GrosKalean egitasmoaren barruan, memoria zikloa antolatu dute Grosen, irailean eta urrian.
Bisaiak, Jauziaren aurpegiak dokumentalaren proiekzioak emango dio hasiera zikloari bihar, 19:00etan. Filman, Ipar Euskal Herriko herritarrek, euskal militanteei haien etxeetako ateak nola ireki zizkieten azaltzen dute lehen pertsonan. Dokumentalaren ostean, Eneko Etxegarrai egilearekin tertulia egiteko aukera izango da. Proiekzioa Hondarpe Auzo Elkartean izango da, Nafarroa behera plazako 6.ean.
Urriaren 10ean, 19:00etan, Pasaiako Badia dokumentalaren proiekzioa egingo dute Koban ostatuan (Karkizano kalea, 5). Ikusleek, enboskada eta erailketak nola izan ziren ezagutzeko aukera izango dute eta dokumentalaren ostean, egileekin tertulia izango da.
Zikloari amaiera emateko, urriaren 28an, Gros Iraultzailea izeneko tourra egingo dute auzotik zehar, “Gerra Zibilaren aurreko Gros” ezagutzeko asmoz. Ibilbidea Hondarpe Auzo Elkartean hasiko da, 11:00etan.