Polloeko hilerrian bisitak egingo dituzte. (Argazkia: Donostiako Udala)
Polloeko hilerrian Ibilaldi gidatuak egiten hasiko dira igandean. Doako bisitak izango dira, eta euskaraz egingo dituzte, hilabetean behin, abendura arte. Gipuzkoako nekropoli handiena ezagutzeko aukera paregabea dela dio udalak, izan ere, historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua baita: “Ibilaldi honek bere zirrikituak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!”.
Data hauek zehaztu dituzte bisitetarako:
- Irailak 30. Igandea, 11:00etan.
- Urriak 21. Igandea, 11:00etan.
- Azaroak 11. Igandea, 11:00etan.
- Abenduak 15. Larunbata, 17:00etan.