‘San Telmo pil-pilean’ erakusketa iraunkorra. (Argazkia: Oskar Moreno)
Berriz ere aukera izango da
San Telmo Pil-pilean bisita gidatuak egiteko. Uda aurretik egin zituzten bisitak estrainekoz, eta orain, urriko eta azaroko ostiral eta larunbat gehienetan aukera egongo da, gastronomia eta historia uztartuz, 15 euroren truke.
San Telmo Museoko
San Telmo Pil-pilean erakusketa iraunkorrean zehar egingo dituzte bisita bereziak, eta aukera emango dute ezagutzeko euskal gastronomiaren hamar mugarri. Hain zuzen, kultura, historia, gastronomia eta produktuak uztartuko dituzte, bost zentzumenak erabiliz.
Gainera, aurreko bisitekiko aldaketa batzuk egin dituzte, esperientzia hobetzeko helburuarekin: ibilbidea ordu erdi lehenago hasiko da (18:30ean), itsasoari lotutako tradizioari garrantzia handiagoa emango diote, aukera egongo da txartelak erosteko museoaren webgunearen eta erreserba zerbitzuaren bitartez.
Data zehatzak hauek izango dira:
Euskaraz:
- Urrian: 6, larunbata; 12, ostirala; 20, larunbata; 26, ostirala.
- Azaroan: 3, larunbata; 9, ostirala; 17, larunbata; 23, ostirala.
Gaztelaniaz:
- Urrian: 5, ostirala; 13, larunbata; 19, ostirala; 27, larunbata.
- Azaroan: 2, ostirala; 10, larunbata; 16, ostirala; 24, larunbata.