Beste sei emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Donostian
Gure Zirkua Donostian izango da urrian, eta emanaldiak iragarri eta hamabi ordutan agortu ziren 4.000 sarrerak, joan den astean. Arrakastaren ondorioz, beste sei emanaldi eskainiko dituela jakinarazi du zirkuak. Saguesko zabalgunean jarriko dute zirkua, urriaren 5etik 27ra, eta, 24 saio izango dira guztira.
Sei emanaldi berri horietarako sarrerak salgai jarri dituzte, ticketea webgunean. Edonola, azken sarrera batzuk salgai jarriko dituzte zirkuko txarteldegian bertan, urriaren 3an, 17:00etan.
Uda honetan 18.000 lagun baino gehiagok ikusi dute Gure Zirkua, eta bira arrakastatsuari Donostian emango diote bukaera. Amezketan abiatu zuten abentura ekainaren 28an, eta ordutik Euskal Herriko haibat herritara eraman dute karpa.
Sagueserako iragarri dituzten sei saio berriak:
- Urriak 5, 21:30ean.
- Urriak 11, 19:00etan eta 21:30ean.
- Urriak 12, 21:30ean.
- Urriak 19, 21:30ean.
- Urriak 26, 21:30ean.